Udaberri dantza taldea

Kargatzen...

Itxi

Ikastaroak

Belaunaldiak ditugu sekretu, eta harrobia errezeta

Euskal kultura

- Sustapena -

Udaberri Dantza Taldearen sorreratik izan du helburu euskal kultura sustatzea, eta 60 urte igaro arren, helburu honek gure proiektuen ardatz izaten jarraitzen du. XXI. mendeko gizarte globalizatu honetan, euskal kultura sustatzen jarraitzeko konpromiso argia dugu. Guk egiten ez badugu, nork egingo du bestela?

Tradizioa

- Jarraipena -

Tradizioa ezagutu, jaso eta hurrengo belaunaldiek ere ezagutu dezaten, jasotakoari jarraipena emateko apustua egina du Udaberrik. Ez da erronka erraza, baina nork esan zuen erraza izango zenik? Erronkarik gabe ez omen dago ikaskuntzarik, onartzen duzu gurea?

Laguntasuna

- Ezagutza -

Dantza ikastaroak harreman sarea zabaltzeko aukera paregabea dira, jende berria ezagutzeko aitzakia ederra. Esperientziak erakutsi digu laguntasuna balio garrantzitsua dela Udaberrin. Izan ere, dantzaren aitzakian lotu den lagunen kuadrila gaituzue. Kuadrilara batu nahi?

Elkarlana

- Taldelana -

Edozer gauza ondo egiteko lana eta esfortzua beharrezkoak dira. Gure ikastaroetan ere, dena ez da festa eta jolasa izango. Udaberrik bizirik jarraitzen badu taldelanari esker da, beraz, ikastaroetan ere elkarlanean arituko gara. Elkarlanean ondo pasatzeko prest zaude?

Lau zutabe sendoren gainean eraikitako ikastaroak dira eskaintzen ditugunak.

Haurren
ikastaroak

Izena eman Gehiago ikusi Taldeak

Ikastaro hauen helburu nagusia da ikasleen artean dantzarako grina bultzatzea, eta, era berean, gaztetxoek gure dantzen eta doinuen berri izatea.

Irailetik hasita, Usabal kiroldegian egingo dira entseguak 9 hilabetez. Parte hartzeko matrikula 25 eurokoa izango da, eta iraileko lehen klasean ordaindu beharko da. Horrez gain, 9 hilabete horietan 25 euroko kuota ordaindu beharko da hiru hilabetean behin. Ikastaroen prezio osoa, beraz, 100 eurokoa izango da urtean.

Informazio gehiago: ikastaroak@udaberri.eus

Haurren
ikastaroak

Helduen
ikastaroak

Izena eman

Gure eskaintza ez da haur eta gaztetxoengana soilik mugatzen. Jendearen nahiari erantzunez, helduentzako plaza dantzen ikastaroa ere antolatzen dugu, plaza sentitzeko, dantza bizitzeko.

Urtero bezala, eskolak astearteetan izango dira Usabal Kiroldegian, iluntzeko 20:30etik 21:30era.

Prezioa: 10 € hilean langileentzat, 5 € hilean langabetu eta ikasleentzat.

Informazio gehiago: ikastaroak@udaberri.eus

Helduen
ikastaroak