Urteak joan eta urteak etorri, ez gara aspertzen. Lana ematen digu, baina ez gara nekatzen. Eta gauean, dantzan jarraitzeko indarra gelditzen zaigu oraindik. Horrelakoxea da, gure erromeria.
Urteek eman diote forma jaiari: prestakuntza, poteoa, menua, zerbitzatzeko auzolana… Ez da askorik aldatu, baina probatzen duenak errepikatu egiten du.
Iragarkietan doinu eta neurri desberdinak proposatu bagenituen ere, Zesumak jarri zion musika gure afalondoari. Eta hor ere aniztasun pixka bat sartu arren -ez dut uste oso ohikoa denik trikitixarekin Berri Txarrak edo Gatibu taldeen doinuak entzutea-, betikoak, fandangoak eta arin-arinak izan zuen arrakasta.
Eta Larrain dantzak, nola ez. 50 bikoteko ingurutxoarentzat bi dultzaina nahikoa ez eta, fanfarreak girotutako Larrain dantza. Lana ematen digu bai, baina horrelako uneek ematen digute, urtero, lanean jarraitzeko indarra.