Bidezkoa zen eskerrak ematea. 60 ez direlako urtero betetzen, eta ez dituztelako talde guztiek betetzen. Eta zenbaki borobil horretara iristea taldetik pasa diren kide guztiei zor diegulako.
Baina batez ere, eskerrak eman nahi genituen belaunaldiz belaunaldi, errekatxo bat bezala, “Udaberri izaera” sortu eta tantaz tanta transmititu digutelako: “izaera ekintzailea, konprometitua, euskaltzalea eta berdinzalea”, eta gaur egungo taldekide guztiok busti gaituena. Eta guk, modu bakarra geneukan hitzez eskertu ezin den hori guztia adierazteko.
Baina parrandazalea ere bada izaera hori, eta argi gelditu zen bustita ere berdin egin dezakegula dantza, berdin ospatu dezakegula urteurrena. Eguna amaitzeko gurekin izan zen Gozategi taldearen kantu batek primeran adierazten du irailaren 9an udaberritar guztiok sentitu genuena:
Egunon! Hau egun ederra!
Euria ari du, baina ederra da…
Plazetan, putzutik putzura, saltoka doazen ero batzuk gara!