Udaberri dantza taldea

Kargatzen...

Itxi

Denbora gelditzeaz

Bizitzan behin denbora gelditzeko boterea emango baligute, gutako askok joan den igandean erabiliko genukeen magia hori, ziur. Ekainaren 24a beti jaiotzen da efemeride izateko, baina, ezin aitortu gabe utzi, egun batzuk egunago direla, inon idatzi gabeko arrazoiengatik; eta horietako bat izan da aurtengo San Joan eguna.

Goizaldetik goizalderako argi perfektuagatik, akaso. Edo, gure begietan irakur zitekeenagatik, beharbada; ezerezera begira, nahiz elkar topo eginez. Auskalo zergatik, baina Mocoroaren zortzikoaren hitzek sekula baino zentzu handiagoa hartu zuten, bordondantzarion ilara artean: “Egun zoragarria”.

Bai: posible da, udaberritarrok, ekainaren 24a idealizazio izugarri baten aterkipean bizitzea. Baina, San Joan eguna herriko festa eguna baino askoz ere gehiago da guretzat. Talde-ariketa maratonianoa da. Lehen aldien eta enegarrenen plaza da, aldi berean. Haur ginela amestutakoak haragiztatzeko eguna da. Bagarela, eta elkarrekin garela ospatzekoa; edo, ez dauden haiekin gogoratzekoa. Gaziak malkotan gozatzekoa. Gozatzekoa.

Errazkeria izan liteke hunkidura hitz potoloz deskribatzea, baina aurtengo solstizioak ez du besterik merezi: luzea bezain zoragarria izan zara.

Utzi erantzuna