Udaberri dantza taldea

Kargatzen...

Itxi

Emanaldiak

Formatu desberdinekin, baina beti sutsuki

Fanfarrea

Herriko festek badute ikutu berezi bat eta nola ez inoiz falta ezin diren plaza dantzek. Behar horretara egokituz, gure fanfarrearen doinuek dantzan jarriko dute plaza guztia.

Oholtzan

Euskal dantza tradizionalek oholtza gainean tokirik ba al dute? Gu baiezkoan gaude. Euskal Herriko nahiz nazioarteko hamaika oholtzatara igo gara, tradizioari eutsiz, baina baliabide berriak integratuz (argiak, soinua...) eta, betiere, ikuskizuna eskainiz. Gozatuz eta gozaraziz!

Plazan

Plazatik jasoa plazara itzultzeko apustua egina du Udaberrik. Dantzen bidez emozioak transmititzen ahalegintzen gara eta gure emanaldietan ikusleak lehen pertsonan biziko ditu emozio horiek: tentsioa nabarituko du, barre egingo du, urduri jarriko da... Baina bi metroko altueran dagoen oholtza bat ez dadila oztopo izan dantzari eta ikusleen artean sortzen den lotura berezi hori eteteko! Antzina bezala, herriko plazan topatuko gaituzu dantzan. Jasotakoari eutsi eta iraun dezan lan egiteko prest gaituzue!

Haurrak

Urteen joanean indartzen ari da gure harrobia. Dantzari txikiek, txikiak izanagatik, gaitasun handia erakusten dute alpargatak jantzi orduko. Dantzarako gogo eta ilusiorik ez zaie falta. Plaza eta oholtza gose dira eta etorkizuna eurena da. Ereindako haziak fruituak emango ditu eta udaberria loratzen ari da!