Udaberri dantza taldea

Kargatzen...

Itxi

Haurren ikastaroak

Euskal dantzaren etorkizuna euren esku dagoelako.

HAURRAK
– GURE ETORKIZUNA –

Udaberri Dantza Taldea haurren ikastaroetan hasten da, nolabait bertan lantzen dugulako gure harrobia eta hortik etorriko delako taldearen etorkizuna

Gaur egun 220 haur inguru aritzen dira gurekin astero euskal dantzak ikasten

Beraiekin dantzaz gain jolasak egiten ditugu eta taldeko giroa sustatzen dugu

Txikien arteko laguntasuna eta harreman ona bideratuz lortuko baitugu beraiek gustura sentitzea eta dantzan jarraitzeko gogoa ernaltzea

Ekar itzazu etxeko txikienak gugana, ondo pasatuz, gure kulturaren zati garrantzitsu bat ezagutzeko aukera izango dute eta!