Taldekideak
Kimutik lorera, ur-tanta guztiak dira beharrezko

ItsasoAndueza
— Harremanak —
Itsaso Andueza Urruzola naiz, 2004ean Lezon jaiotako tolosarra. Musika sentitzean, dantzatu gabe nekez egoten den horietako naiz. Nire helburuetako bat dantza estilo gehiago ikastea da. Kantua, mendi bueltak, eskia eta surfa dira bestelako zaletasunak. Aitortu behar dut parranda zalea ere bihurtu naizela dagoeneko.
– Joan elkarrizketara –
IratiAramendia
— Dantzaria —
Kaixo!! Ni Irati Aramendia naiz, 2003n jaiotako Tolosarra. Dantzatzeaz gain igerilaria ere banaiz, beraz kiroldegia nire bigarren etxea dela esan dezaket. Trikitixa ere jotzen dut baina gehien gustatzen zaidana ordu luzez hitz egitea da, askotan gehiegi luzatzen naiz… Etorkizun bati begira egin nahi ditudan ikasketak zein diren ez dakit oraindik, baina pentsatzeko denbora daukadanez arazorik ez oraingoz jejeje
– Joan elkarrizketara –
XabiArtola
— Dantzaria —
Xabier Artola naiz, 1996an Iruran jaioa. Artearekin erlazionatutako jarduerak egin izan ditut txikitatik, musika, pianoa eta euskal dantza batik bat. Kargu desberdin asko bete ditut Udaberrin, hala nola, AHH (artxiboa, historia eta hedapena), jantzien ardura eta ikastaroena ere bai. Aisiari dagokionez, asko gustatzen zait lagunekin egotea (oso gutxitan ikusten ditudan arren), parrandara ateratzea (nahiz eta ikasketek asko ez lagundu), eta nola ez, bidaiatzea. Esan genezake, dantza talde batean egotearen alderdi postiboetako bat bidaiatzea dela. Beraz, gurean bezalako giro onean bidaiatu nahi baduzue, hasi oinak astintzen!
– Joan elkarrizketara –
IosuArtutxa
— Musikaria —
Kaixo ni Josu Artutxa naiz, baina dei zeniezadakete Artutxa soilik, edo Txalupin, edo Txalu, edo Ikatza-txiki, edo Txalupita, Kartutxo, Txipi... Ikusten duzuen moduan, ezizen askoko mutila nauzue. Nire ama hizkuntza ikaragarri maite dut, nahiz eta, itxuragatik, arabiar hizkuntza ere menderatzen dudala esan dezakedan. الهدوء، بل هو كذب. (Lasai, gezurra da). Edozein kirol ikustea, kirola egitea, bertsoak entzutea (eta ahal denean egitea), euskal musika etengabe entzutea, musika jotzea (perkusioa, txirula, armonika, gitarra…), bidaiatzea, egunkariak irakurtzea… afizio ugariko gaztea naizela esan dezaket.
– Joan elkarrizketara –
IdoiaAyestaran
— Dantzaria —
Kaixo! Idoia naiz, tolosarra eta 1995ean jaioa, eta Gizarte Langintzako ikasketak egin ditut Gasteizen. Astea bertan igarotzea bikaina da, oso ondo pasatzen dugu, baina aitortu beharra daukat asteburuetan, Tolosara itzultzean, ezin izaten dudala irribarre txiki bat ezkutatu. Horrez gain, bidaiatzea izugarri gustatzen zait eta mendian ibiltzea ere atsegin dut.
– Joan elkarrizketara –
Leire Bengoetxea
— Jantziak —
Kaixo! Ni Leire naiz, fanfarreko klarinete joleetako bat. Tolosarra naiz eta erizaintza ikasten ari naiz. Nola ez, musika ikaragarri gustatzen zait, klarinetea, abestea, gitarra, pianoa…, saltsan ibiltzea gustatzen zait. Aitortu beharra daukat dantzarako, ordera, ez naizela jaioa, nire koordinazio motorea…, ongi daki hori ezagutzen nauenak. Berriketa… jajajaja
– Joan elkarrizketara –
IkerDorronsoro
— Musika saileko arduraduna —
Kaixo, ni Iker Dorronsoro Etxabe nauzue, dultzainero, txistulari, arraunlari, baserritar… ah, eta ahaztu gabe, parrandazale belauntzarra. Tolosako arraun elkartean ibiltzen naiz arraunlari moduan, Tolosako dultzaineroen parte ere banaiz, eta Udaberriko kide ere bai. Beraz esan daiteke aspertzeko betarik gabe ibiltzen naizela sarritan, horregatik, ez dizuet azalduko nire denbora librean zer egiteko ohitura dudan, oso gutxitan izaten baitut jajaja.
– Joan elkarrizketara –
UxueDorronsoro
— Ikastaroen arduraduna —
Iepa! Ni Uxue naiz, 2001ean jaiotako dantzari belauntzarra. Dantzaz gain, musikarako zaletasuna ere badut, eta trikitixa eta panderoa astintzen ditut. Ikaragarri gustatzen zait mendira joatea, eta udaberritarra izanik, nola ez, parranda egitea ere gustuko dut jejeje
– Joan elkarrizketara –
MarioEstanga
— Materiala —
Iepa! Ni Mario Estanga naiz, 2004 urtean jaioa eta betidanik Tolosarra. Orixe BHI ikastetxean Batxilergoko lehenengo urtea egiten ari naiz. Dantzaria izateaz gain atletismo munduan ere murgilduta nago. Horretaz aparte, lagunekin egotea eta mendi ibilaldiak egitea gustuko ditut.
– Joan elkarrizketara –
OlaiaEtxeberria
— Dantzaria —
Kaixo kaixoooo! Ni Olaia Etxeberria naiz, Irurakoa. Betidatik gustatu izan zait dantza egitea, eta baita jende artean saltsa jartzen ibiltzea ere. Horren irtenbidea zein zen? Udaberri. Beraz, dantza gustuko baduzu eta saltsa guztietako perrexila sentitzen bazara…. Nik, Olaiak, Udaberri gomendatzen dizut, bai, UDABERRI RRI RRI RRI jajajaj
– Joan elkarrizketara –
Beñat Etxeberria
— Musika saila —
Iepa!!! Ni Beñat Etxeberria Iturbe naiz, 2005ean jaiotako Tolosarra. Fanfarrean bonbardinoa jotzeaz gain tronpeta eta tuba ere jotzen ditut, eta kantatzen saiatzen naiz... Nire zaletasunak musikaz gain arrauna eta pilota dira; eta bai, nahiz eta jende askok harriduraz galdetu Zierbena zale amorratua!
– Joan elkarrizketara –
OierGastesi
— Komunikazio arduraduna —
Kaaixoo! Oier Gastesi nauzue, 2005ean jaiotako tolosarra. Bonbardinoa jotzen, dantzatzen eta abesten ere ibiltzen den horietakoa. Edo saiatzen naiz behintzat jejeje. Berandu arte hizketan aritzea eta parrandan ateratzea ere gustatzen zaizkit. Egunen batean antzeztea ere gustatuko litzaidake, egunak 25 ordu izango balitu agian…
– Joan elkarrizketara –
MireiaGonzalez
— Material arduraduna —
Kaixo! Mireia Gonzalez naiz, 2001ean jaiotako dantzari tolosarra, eta txikitatik ibili izan naiz Udaberrin. Gaur egun, erizaintza ikasten nabil. Dantzaz gain, musika entzutea, irakurtzea, bidaiatzea, sukaldatzea eta lagunekin egotea dira nire zaletasunak, eta nola ez, baita parranda ere!
– Joan elkarrizketara –
MaialenIndakoetxea
— Harremanen arduraduna —
Kaixo! Maialen Indakoetxea nauzue. 2001ean jaiotako neska. Txikitatik saltsa guztietan egotea gustuko izan duen eta orain ere horrela jarraitzen duen tolosarra. Oinak astintzeaz gain (euskal dantza zein dantza klasikoa) musikaren erritmora kantatzea da nire pasioetako bat. Instrumentuengatik dudan interes berezia aparte utzi gabe noski. Panderoa, trikitixa eta pianoa jotzen ditut. Edo saiatu behintzat, jajaja. Denbora librean berriketan aritzea dut gustuko, izugarri gainera! Baina nire agenda estu honetan denbora tarte bat aurkitzea ia ezinezkoa da!
– Joan elkarrizketara –
OinatzMartinez
— Dantzaria —
Iepa! Oinatz Martinez naiz, tolosarra eta 1987an jaioa. Duela urte batzuetatik 28 Kanalean lanean nabil kameralari, elkarrizketatzaile edota aurkezle modura eta egia esan arraroa egiten zait galderak erantzutea, normalean ni bainaiz egiten dituena. Denbora librean oso gustuko ditut bidaiatzea, mendia, hondartza, musika entzutea, lagunekin egotea, argazkigintza eta patinetan ibiltzea. Tolosaldeko Irristaka taldeko kide ere banaiz. Hori guztia egiteko denbora nondik ateratzen dudan neronek ere ez dakit, baina, esaldiak dioen bezala, "gustuko tokian aldaparik ez"!
– Joan elkarrizketara –
XantiNazabal
— Batzorde artistikoa, artxibo, hedapena eta historia arduraduna —
Xanti Nazabal naiz ni, Udaberriko dantzaria. Dantzaz gain, zaletasun handia daukat musikarako ere, eta txistua, dultzaina eta atabala jotzen ditut. Nahiko polibal(i)entea naiz beraz taldean eta honek, dantzari eta musikarien arteko tirabirak sortzen ditu batzuetan, musikari falta dagoenean batez ere.
– Joan elkarrizketara –
Iraia Otxoa
— Musika saila —
Iepa!! Ni Iraia Otxoa naiz, 2001an jaiotako Anoetarra. Magisteritzako 3.maila egiten ari naiz aurten Donostian. Txiki txikitatik daramat euskal dantzan eta saxofoia jotzen, esan dezaket nire bizitzan musika oso presente dagoela. Baina onartu behar dut gehien gustatzen zaidana parrandan ateratzea dela jajajaja.
– Joan elkarrizketara –
IrenePlazaola
— Dantzaria —
Kaixo! Irene Plazaola naiz, 2002n jaiotako neska tolosarra. Betidanik ibili naiz dantza munduan murgilduta, baina oso denbora gutxi da euskal dantzan hasi nintzela. Bestetik, pianoa ere jotzen dut eta oso gustuko dut lagunekin egotea eta baita bidaiatzea ere.
– Joan elkarrizketara –
IbaiRomero
— Komunikazioa —
Kaixo! Ni Ibai Romero naiz, 2003an Tolosan jaioa. Euskal dantzak oso gustuko ditut. Horrez gain, tronpeta jotzen dut, edo saiatzen naiz behintzat [barreak], eta musika entzuten eta kantatzen igarotzen dut egun osoa. Beraz, esan dezaket musika ere asko gustatzen zaidala. Lagunekin ateratzea ere asko gustatzen zait, nahiz eta gutxitan egin, denbora faltagatik.
– Joan elkarrizketara –
AitorZabala
— Musikaria —
Kaixo. Ni Aitor Zabala naiz, eta 2002an jaio nintzen. Tolosarra eta fanfarreko danbor jotzailea naiz. Nire zaletasunak musika eta kirolak dira. Orain, musika ikasketak burutzen ari naiz, etorkizun batean perkusio irakasle izatea gustatuko litzaidakeelako.
– Joan elkarrizketara –