Udaberri dantza taldea

Kargatzen...

Itxi

Aintzane Sarasola

Aintzane dut izena, 1994an jaio nintzen eta tolosarra naiz, bueno gasteiztarra ere bai pixka bat jajjaja! Farmazia ikasketak egiten ari naiz Gasteizen, izen bereko fakultatean. Parranda zalea ere banaiz eta beraz, edozein afari, juerga nahiz irteeratara animatzen naiz.

Noiz eta nola hasi zinen Udaberrin?

Ohikoa izaten da txikitan eskolaz kanpoko jarduera moduan futbolean edo saskibaloian ibiltzea, baina ez zitzaizkidan asko gustatzen. Behin, 9 bat urte edo izango nituen, dantzan eman nuen izena, gustatu egin zitzaidan eta gaur oraindik hementxe jarraitzen dut. Eta oraindik ere beste hainbat urtetan jarraitzea espero dut!

Dantzan hasi nintzenean ezagutu nituen orain nire  taldekideak direnak eta 12-13 urte ingururekin talde nagusian sartu nintzen.

img_0011

Zer da Udaberri zuretzat?

Euskal kultura zabaltzeaz eta tradizioa mantentzeaz arduratzen den talde bat izatetik harago, lagun talde handi bat gara. Giro bikaina daukagu gure artean eta adiskidetasun horrek lanean gogoz jarraitzeko bidea ematen digu. Gainera, hainbat balore erakusten dituen taldea dela iruditzen zait, taldean lan eginez besteekiko errespetua, bizikidetza, … ikasten baititugu.

 

Zer du euskal dantzak futbolak ez duenik?

Herriaren sustraiak erakusten ditu. Herri bakoitzak beti izaten du berezi egiten duen dantzaren bat, hau da, dantza propio bat eta horregatik, euskal dantzaren barnean aniztasun handia dugu. Horrez gain, eremu batetik bestera dantza berdinak zertxobait aldatu egiten dira eta horrek ere aberastasun handia ematen digu. Gainera, lehen esan dudan bezala, euskal kultura eta tradizioa zabaltzen ditu eta futbolak ez du horrelakorik egiten nire ustez.

 

Zer da Udaberritk gehien gustatzen zaizuna?

Parrandak jajjajaj! Urtero dantzari-txikia eta erromeria antolatzen ditugu. Egunez gure txikitxoenek izaten dute ondo pasatzeko aukera baina gauean gure txanda izaten da eta ederki ibiltzen gara erromerian gelditu gabe dantzan. Zuk ere etorri nahi baduzu, ateak zabalik ditugu!!

 

Txoritxo batek esan digu taldekideek “Pintxopote” deitzen dizutela. Nondik dator ezizena?

Bai, batez ere Vallejok deitzen dit horrela. Gasteizen ikasten dut eta ondorioz, astean zehar ezin izaten dut ensaiatzera joan. Ostiraletan bakarrik joan naiteke eta ostegun batzuetan parrandara irteten naizenez, ensaiatzera ajearekin joan behar. Nahiz eta ostegun batzuetan bakarrik ateratzen naizen, broma bezala “Pintxopote” deitzen hasi zen eta izen horixe geratu zait.

img_0012

Kontaiguzu urte hauetan dantzarekin lotuta gertatu zaizun anekdotaren bat.

Ba orain dela egun gutxi gertatu zitzaiguna kontatuko dut. Getariara asteburu-pasa antolatu genuen ikastaroetako haurrekin egiten dugun Leidorreko emanaldia prestatzeko. Askizuko aterpetxean izan ginen. Hainbat autotan joan ginen eta guk bidea ez genekienez beste batzuen atzetik joan ginen segika. Iada iristeko gutxi falta zenean, aurreko kotxeak nahastu zirelakoan buelta eman eta beste bide bat hartu zuten gure aurrekoek eta guk, nola ez, haiei jarraitu genien. Bada, bidea zuloz josita eta larrez beteta zegoen eta  estu-estua zen gainera. Askizura iristeko malda bat besterik falta ez zitzaigunean, aldapa erdian kotxea kalatu zitzaigun (ni ez nitzen gidaria e! jajajj). Kotxea martxan ezin jarri eta atzeraka joateko ere gaizki, dena ilunduta baitzegoen. Beste taldekideei laguntza eske deitu eta hantxe etorri ziren Udaberriko taldekide batzuk kotxea bultzatzera. Kostata baina azkenean iritsi ginen Askizura.

img_0016

Egia al da Udaberrik antolatutako lehen “aulki joko” txapelketako irabazlea zarela?

Jajjajjajajajja baii!!!. Udan Hungariako jaialdi batean izan ginen dantzan eta gau horietako batean Amaia Beitiari despedida egin genion, Portugalera zihoala eta. Festa hartan aulki jokoan ibili ginen eta argi eta garbi ni izan nintzen garaile. Ez zen inolako tranparik egon! jajajajajj