Udaberri dantza taldea

Kargatzen...

Itxi

Aitor Jauregi

Aitor Jauregi naiz, lagunentzant eta lagunak ez direnentzat, "Koxkor”, jajaja. Amarotzekoa naiz, 1985ean jaioa, eta mantenimendu lanak ikasi ditut. Lanak tartetxo bat uzten didanean, kirola egitea da nire hobby-a: lasterka, bizikletan, mendian, patinekin…

Noiz sartu zinen Udaberrin? Nolakoa izan zen hasiera?

urtean hasi nintzen, nahiz eta lehendik Amarotz auzoko dantza taldean dantzan aritzen nintzen. Taldean harrera oso ona egin zidaten hasiera-hasieratik.

Taldeko beteranoetako bat izanik, nolako garapena ikusi diozu taldeari?

Dantzan hasi nintzenean, talde indartsu batekin egin nuen topo, baina denbora gutxiren buruan, taldekide mordo batek utzi zuten taldea, eta beste asko joan egin ziren. Urte gogor batzuk igaro ondoren, taldea pixkana sendotzen joan da, eta gaur egun oso indartsu dago berriro.

img_0201

Bide horretan jarraituz, zein etorkizun ikusten diozu Udaberriri?

Azken urteetako giroa eta indarra ikusita, urte onak ikusten dizkiot aurretik taldeari.

Zerk bultzatu zaitu horrenbeste urteetan dantzan jarraitzeak?

Dantza taldean egon den giro onak eta dantza berriak ikasteko ilusioak.

img_0203

Urte hauetan guztietan zehar, zer eman eta zer kendu dizu Udaberrik?

Kendu, denbora, baina aldi berean oso harro nago denbora horrek eman dizkidan momentu on guztiez.

Denbora honetan guztian makina bat bidai egingo zenituen taldearekin. Nolakoa da bidaietako bizikidetza hori? 

Oso erraza, oso giro ona sortzen da taldekideon artean.

img_0206

Bidaia bat aukeratu beharko bazenu, zein izango litzateke? Zergatik?

Denak, bakoitzak bere momentuak eta xelebrekeria pila izan ditu. Baina Hungariako bidaian taldeak pauso handi bat eman zuen eta horregatik aukeratuko nuke bidaia hura.

Amaitzeko, txoko honetan ezinbesteko bihurtu den galdera, kontaiguzu Udaberrirekin izan duzun anekdotaren bat.

Anekdota mordo bat izan ditut, baina ez zait ahaztuko lehenengo ezkontzan elizara gerturatu ginenekoa. Nire jantziaren zorroa zabaldu nuenean, media kalatuak falta zitzaizkiola ohartu nintzen. Horien ordez, artilezko galtzerdiak jantzi behar izan nituen.