Udaberri dantza taldea

Kargatzen...

Itxi

Aitor Zabala

Kaixo. Ni Aitor Zabala naiz, eta 2002an jaio nintzen. Tolosarra eta fanfarreko danbor jotzailea naiz. Nire zaletasunak musika eta kirolak dira. Orain, musika ikasketak burutzen ari naiz, etorkizun batean perkusio irakasle izatea gustatuko litzaidakeelako.

Noiz eta zergatik hasi zinen Udaberrin? Nolakoa izan zen hasiera?

Udaberrin 2017/18 ikasturte amaieran hasi nintzen, aurretik emanaldiren batean parte hartu banuen ere. Hasieratik sekulakoa izan zen taldekideen jarrera, eta gehienekin segituan hartu nuen konfiantza. Horretarako, Europara egindako bidaiak asko lagundu zidan.

2018ko udaran izan zenuen zure lehen bidaia taldearekin, zein oroitzapen dituzu bidaia hartaz?

Lehen esan bezala, Europan zehar egin genuena izan zen. Bidaia itzela izan zen, gure artean giro ederra zegoen, eta ederki pasa genuen.

Musikarien sailekoa izanik nola ikusten duzu taldea musikalki?

Musikalki talde bitxia iruditzen zait, aniztasun handikoa. Bitxia, leku gutxitan bezala, instrumentu oso desberdinak bateratzen dituelako; eta aniztasun handikoa, errepertorio tradizionala eta egungo kantuak uztartzen dituelako.

Zein da euskal dantzako doinuetatik gehien gustatzen zaizuna?

Otsagi dut gustukoen. Erritmoa gustatzen zait bereziki, eta doinua, fanfarrearekin interpretatuta, are gehiago.

Kontaiguzu urteotan gertatu zaizun anekdota bitxietako bat.

Ez zait bat bera ere bururatzen.

Nola ikusten duzu taldearen etorkizuna?

Etorkizun oparoa ikusten diot taldeari, izan ere, gazte ugari sartu dira azkenaldian.