Udaberri dantza taldea

Kargatzen...

Itxi

Aitziber Etxabe

Kaixo, Aitziber Etxabe naiz, 2004an jaiotako Tolosarra.. Txiki-txikitatik ibili izan naiz Udaberrin. Ikaragarri gustatzen zait euskal dantza eta denbora librean lagunekin egotea, musika entzutea eta irakurtzea gustatzen zaizkit.

Noiz eta zergatik hasi zinen Udaberrin?

Txikia nintzenean, 5 urte nituelarik, hasi nintzen Udaberriko ikastaroetan dantzan. Txikiak garenean gurasoek beti eskolaz kanpoko edozein ekintzetan apuntatzen gaituzte, eta nireek euskal dantzan apuntatu ninduten. Espero ez zutena, urte guzti hauek pasa ondoren dantzan jarraituko nukeenik,  baina hementxe jarraitzen dut oso gustora.

Zein dantza duzu gustukoen? Eta zein plaza?

Eltziegoko dantzak dira gehien gustatzen zaizkidanak, oso dantza alaiak iruiditzen baitzaizkit eta doinua entzundakoan beti dantzarako gogoa etortzen baitzait. Plaza bat aukeratzekotan, berriz, Tolosako Plaza Berria aukeratuko nuke, hainbat dantzari-txiki egin baititugu bertan eta oroitzapen onak ekartzen dizkit.

Eta, amestutako plazarik baduzu?

Egia esan ez dut amestutako plazarik, baina asko gustatuko litzaidake San Juan egunean, Zumardi Handian egiten den ikuskizunean parte hartzea. Urtero egoten naiz bertan ikusle modura eta oso polita iruditzen zait.

Euskal dantza aukeratu izan ez bazenu, zertan ibiliko zinake gaur egun?

Euskal dantzarekin batera atletismoa ere egin nuen pare bat urtez. Baina Vallejorekin entseatzen hasi nintzenean, ez nuen denborarik izaten eta korrika ibiltzen nintzen alde batetik bestera, eta azkenean atletismoa uztea erabaki nuen. Beraz, dantzan ibiliko ez banintz, seguruenik atletismoan jarraituko nukeela.

Jakina da orain gutxi egin duzula helduen taldera salto. Zerk eman dizu arreta gehien? Zer moduzkoa izan da aldaketa?

Taldekideen artean dagoen giroak eman dit arreta gehien,,. oso giro atsegina dagoelako. Aldaketari erreparatuta, nabaria dela esango nuke, entseguak gogorragoak izaten baitira. Hasieran, entseguetan, oso galduta ibiltzen nintzen dantza asko ez bainituen ezagutzen, baina entseguetara joanez eta asko entseatuz, pila bat ikasi dut.

Bukatzeko, denbora honetan anekdotarik bizi izan duzu?

Oraingoz ez dut anekdota bitxirik kontatzeko, orain dela gutxi egin dudalako helduen taldera salto. Baina denborak aurrera egin ahala kontatzeko anekdota asko izatea espero dut.