Udaberri dantza taldea

Kargatzen...

Itxi

Beñat Ezenarro

Kaixo! Ni Beñat Ezenarro naiz, baina ehienek “Exenarro” edo “Ezenarro”deitzen didate. Udaberriko fanfarreko bonbardinojolea naiz eta kirola eta musika dira nire zaletasunak.

Nolatan hasi zinen Udaberriko fanfarrean? Gustora aritzen zara?

Txikitan Udaberrin aritzen nintzen dantzan, baina gero utzi egin nuen futbola eta musikarekin oso okupatuta ibiltzen nintzelako. Duela hilabete batzuk ordea, Eneko Hartsuagak esan zidan nirekin hitz egin nahi zuela eta taldeko fanfarrean sartzeko aukera izan nuen. Gustura ibiltzen naiz, bai, oso giro ona dago eta.

 

img_0143

 

Beraz, zu ere beste asko bezala Hartsuagatar gazteenaren tranpan eroritakoa… baina zein izan zen benetako amua?

Nik aspalditik ikusten nuen, kanpotik, Udaberriko giroa gustatzen zitzaidala, eta batez ere, hori izan zen sartzeko arrazoia.

 

Nola ikusten zenuen taldea lehen, kanpotik, eta nola orain, barrutik?

Hasieran lotsa pixka bat ematen zidan, bertakoa jende berria zelako niretzat. Baina oso jende irekia da eta oso ondo pasatzen dut beraiekin.

 

img_0144

 

Eta gazteenetakoa izanik nola ikusten duzu taldearen etorkizuna?

Taldeak etorkizun handia duela uste dut, jende langilea dagoelako taldean eta giroa oso ona delako.

 

Orain artean, dantza doinu gutxi jo izan dituzu bonbardinoarekin. Bat aukeratzekotan, zein? Zergatik?

Larrain Dantza esango nuke. Oso kanta polita da, dultzainarekin entzunda nuen lehenago, baina niri fanfarrearekin gehiago gustatzen zait, berezia geratzen da eta.

 

img_0154

 

Eta emanaldiei dagokienez, zeinetan hartu duzu parte, eta horietan nolakoa izan da taldekoekin izandako harremana? Haserako emanaldietan zaila izaten baita integratzea…

Nik pare bat emanaldi egin ditut. Lehen emanaldian oso urduri nengoen, batez ere, taldekideengatik, baina segituan konprobatu nuen ez zutela hozkarik egiten!

 

Amaitzeko, esaiguzu esan zein den zure ustetan taldearen alde onetako bat.

Taldearen alde onena, dudarik gabe, euskaraz egiten dutela da. Azkenaldian, Tolosako gazteen artean euskaraz oso gutxi egiten da eta Udaberri, gehienbat, horregatik gustatzen zait, giro euskalduna duelako.