Noiz eta zergatik hasi zinen Udaberrin? Nolakoa izan zen hasiera?
Udaberriko partaide batzuk sartu aurretik ezagutzen nituen eta beraiekin hizketan nengoela udaberrin sartzeko komentatu zidaten. Pentsatuko nuela esan nien egiteko asko bainituen momentu horretan baina ondo pentsatu ondoren baiezkoa eman nuen. Ezin nuen aukera hori galdu, nire bi zaletasunak lotzen baizituen dantza eta musika. Nire debuta “Gaur txantxo naiz” emanaldian izan zen. Aitortu beharra dut hasieran kaka eginda negoela jajajaja.
Beraz… zuri ere Enekok engainatu zintuen?
Ba, egia esan, ez zen Eneko bakarrik izan jajajaja. Batxillergoan nengoelarik Maialen Indakoetxeak noiz behinka ikastolako pasiloetan komentarioren bat edo beste egiten zidan… Baina aitortu beharra dut biei eskerrak eman behar dizkiedala aukera hau eman izanagatik.
Musikarien sailekoa izanik nola ikusten duzu taldea musikalki?
Taldea oso ondo ikusten dut, talde gogotsua eta disfrutatzeko gogoarekin. Instrumentu ezberdinekin sortzen dugun musika eta elkarrekin egiten dugun kohesioa ezin hobea iruditzen zait. Oraindik ere oso kuriosoa iruditzen zait instrumentuen nahasketa, baina guztien artean talde bikaina osatzen dugu!
Zein da pieza guztietatik gogokoen duzuna?
Udaberrin hasi nintzenetik dantza eta pieza berri asko ezagutu ditut, baina dudarik gabe niretzat ikusteko, jotzeko eta dantzatzeko gehien gustatzen zaizkidanak zuberoako maskarada eta fandango eta arin arinak dira.
Txoritxo batek txaranga zale amorratua zarela esan digu… Hala al da?
Ba bai, hala da, bai jajajaj. Betidanik gustatu izan zait txarangen atzetik saltoka joatea eta beraien errepertorioa entzutea. Iñauterietan adibidez, nahiago izaten dut txarangen atzetik joan, karroza batean egotea baino. Txarangaren giroa oso polita iruditzen zait, gertukoa, lagunartekoa… eta txarangetan parte hartzen dudanetik nire saltsan nagoela esaten dit jendeak.
Eta amaitzeko galdera sakona, zer da zuretzat udaberri?
Uff galdera ona, niretzat Udaberri adin ezberdinetako jendeak osatutako familia bat da (jendeak sekta bat bezala definitzen du). Herriko kaleak dantza tradizionalekin eta musikarekin alaitu eta egiten dutenaz disfrutatzen duen taldea da. Horretaz gain, esperientzia berriak bizitzeko eta jende berria ezagutzeko aukera ere zabaltzen duena.