Udaberri dantza taldea

Kargatzen...

Itxi

Irati Artutxa

Kaixo, Irati Artutxa naiz eta 1989an jaio nintzen Tolosan. Magisteritza ikasketak egin nituen Donostiako fakultatean, Heziketa berezia espezialitatea ondoren eta Donostiako kontserbatorioan erdi-mailako titulua atera nuen eskusoinuarekin. Musikako irakaslea naiz, haurrekin egiten dut lan eta oso pozik bizi naiz. Lagunekin egotea gustatzen zait, baita juerga txikiak egitea ere, dantza egitea... gauza asko ditut gustuko baina bereziki barre egitea, jejjejejej! (orain ere barrez ari naiz, jejjejeje)

Noiz hasi zinen dantzan? Zein izan zen arrazoia?

Dantzan 7 urte nituela hasi nintzen, txikitan gimnasia erritmikoa ere egiten nuen, baina konturatu nintzen ez zela niretzako modukoa. Betidanik gustatu izan zait dantza egitea eta ondorioz, txikitako lagun Garazi Artetxerekin Udaberri Dantza Taldean eman nuen izena. Gero, talde handira, 13 urterekin sartu nintzen.

img_3290

Nolakoa izan zen hasiera?

Hasieraz ez naiz ondo gogoratzen, pentsa orain dela urte asko izan zela! Baina gogoan ditut hainbat gauza, inoiz ahaztuko ez zaizkidanak. Pistina zaharretan entsaiatzen genueneko momentu haiek oso ondo gogoratzen ditut. Dantza desberdinak landu behar bagenituen squasheko frontoira sartzen ginela, egiten zuen hotza ere gogoratzekoa da, sabaian zeuden ituteak… Han ensaiatzeak bazuen bere xarma. Garai haietan, jende pila elkartzen ginen eta ensaiatzeko garaian, dantza ezberdinak lantzen genituen taldeka. Irakasle askotatik pasatakoa izan naiz, Ana de Miguel, Ainara Etxeberria, Nagore Imaz, Fernando Rojo, Andoni Gorostidi… Oraingo taldera berriz, 13 urterekin sartu nintzen eta geroztik irakasle desberdinak izan baditugu ere, gehienetan J.L. Vallejorekin aritu izan naiz.

 

Zer nolako harremana duzu dantza taldeko beste partaideekin?

Oraingo taldeko kideekin harreman zoragarria dut. Bigarren koadrila bat bezalakoa da niretzat, plan bat ezin badut nire koadrilakoekin egin beraiei proposatzen diet eta ez dute inoiz ezezkorik ematen. Azken finean familia txiki bat gara, edozertarako prest dagoen familia txiki bat. Aurreko belaunaldikoekin aldiz harremana badut, baina ez oraingoko kideekin dudan bezainbestekoa.

img_3293

Dantzan aritzeaz gain ikastaroetako irakaslea zara. Nola ikusten duzu Udaberriren etorkizuna?

Ikastaroetan 200 ume inguru izaten ditugu. Kopuru handia da, baina egia esan kopuru handienak txikien taldeetan daude eta urteak betetzen dituzten heinean, eskolaz kanpoko jarduera gehiago izaten dituztenez, iristen da une bat non aukeratu egin behar duten. Hala ere talde helduenaren azpitik badator beste talde sendo bat eta horien azpitik ere badaude beste hainbat, etorkizun batean Udaberri Dantza Taldean bukatuko dutenak (hala espero dut!).

 

Kontaiguzu urte hauetan taldean gertatu zaizun anekdota bitxiren bat?

Bakarra? Jesus, milaka baditut… Bat aukeratzekotan duela urte batzuk gertatutakoa kontatuko dut, aspaldikoa da baina oraindik ere barrez lehertzen gara kontatzen dugun bakoitzean. Kiroldegian ensaioa genuen, eta bukatutakoan aldageletara joan ginen. Han argia itzali ziguten eta hiru pertsona geratu ginen ilunpetan. Aldageletatik atera ginenean kiroldegia guztiz itxita zegoen, ez zegoen inor bertan eta ni, urduri jarri beharrean, barrez lehertzen hasi nintzen, ezin nuen gehiago! (iaia pisak aldegin zidan jejejeje).

img_3296

Denbora askoren ondoren lehen bidaia izan zen Hungariakoa, zer da bidaia hartatik burura datorkizun lehen gauza?

Bidaia niretzat izugarria izan zen. Dantza taldea handitzeaz gain, gure artean hartu genuen laguntasuna eta konfiantza sekulakoak izan ziren. Momentu on eta txarrak bizi izan banituen ere, onenekin geratzen naiz, lehen egunean autobusean sartu eta azken egunean autobusetik jaitsi ginen unera arte. Berriro egingo bagenu badakit desberdina izango litzatekeela, ondo pasako genuke, baina guztiz desberdina izango zen, bidaia hura errepikaezina baita. Hitz bakar batean esateko, MUNDIALA.

 

Zer da zuretzat Udaberri?

Familia txiki bat. Edozer gauzatarako prest dagoen pertsonaz osatutako familia txiki bat: lanerako, juergarako, gauzak antolatzeko, negar egiteko, barre egiteko… Kide guztiok maite dugu elkar eta denekin izaten dugu disfrutatzeko aukera. Nire anaiak, Arin-arin aldizkarian esan zuen moduan, euskal kultura zabaldu nahi duen lagun talde handia da Udaberri.