Jaioterriz lezoarra, baino bertan eman al zenituen lehendabiziko dantza pausoak?
Bai, bi urtez aritu nintzen Lezoko Murixka Dantza Taldean 5-6 urte nituela. Lourdes Esnaola gertuko ezaguna dut.
Lehengusuak ere Udaberritarrak dituzu, esan daiteke euskal dantza familiatik jaso duzula?
Hein handi batean hala da bai, hauek izan ditut erreferente.
Badakigu beste hainbat dantza estilo ere landutakoa zarela, baino zein duzu gustukoen?
Balleta txiki txikitatik landu dut gaur egun arte. Honen arira, dantza garaikidea eta neoklasikoa probatzeko aukera izan dut; azken hau da zalantzarik gabe ikusteko zein dantzatzeko gustokoen dudana.
Eta euskal dantzetan murgilduta, baduzu plaza eta dantza kuttunik?
Oraindik ez dut plazan askotan dantzatzeko aukerarik izan, beraz, oraingoz ez dut plaza kuttunik. Lapurdiko polkak dira niretzat dantza aldetik xarma dutenetariko batzuk.
Zer da Udaberritik gehien gustatzen zaizuna?
Belaunaldi desberdinen arteko laguntasuna eta giroa da interesgarrien egiten zaizkidanak, gehien baloratzen ditudanak alegia.
Eta bukatzeko, nola ikusten duzu taldearen etorkizuna?
Taldearen etorkizuna emankorra ikusten dut, pozgarria.