Noiz eta nola hasi ziñen Udaberrin?
8-9 urte nituela hasi nintzen Udaberrin, garai haietan hainbat lagun ibiltzen baitziren Udaberriko ikastaroetan eta zer ondo pasatzen zuten kontatzen zidaten, dantzan, jolasean,… Beraz, egun batean amari esan nion Udaberrin apuntatu nahi nuela, eta egun horretatik aurrera hasi zen nire ibilbidea Udaberrin.
Nolakoa izan da helduen taldera iristeko prozesua?
Hasiera ez zen oso erraza izan, ez baitdakizu nolakoa izango den prozesua Vallejoren lehen entsegua egiten duzun arte.Iikastaroetako exijentzia maila, ez zen Vallejorekin entseatzen hasi ginenean aurkitu genuena. Horregatik hasiera nahiko gogorra egin zitzaidan, baina denbora pasa ahala ohitzen joan nintzen, dantza gehiago ikasten…
Nola ikusten zenuen taldea lehen, kanpotik, eta nola orain Barrutik?
Udaberriko kide ez nintzen garaian, ez nuen ikusten bertan egiten den lan guztia, baina orain berriz, taldean egiten den lan ikaragarria, taldekideen arteko harreman ona, dagoen giro atsegina eta beste milaka gauza on ikusten ditut!
Dantza bat. Doinu bat. Plaza bat. Zergatik?
Dantza guztiak ditut gustuko, baina bat aukeratzekotan dudarik gabe San joanetako bordon-dantza nire dantzarik gustukoena dela esango nueke, bere doinuarekin batera. Plaza gustukoena berriz, Tolosako Plaza Berria dut, oroitzapen asko ekartzen baitizkidate bertan egindako dantzari txikiek.
Zer da zuretzako Udaberri? Zer ematen dizu? Eta zer kendu?
Udaberrik, gehien gustatzen zaidana ematen dit, dantza. Egia da entseguek, egin behar diren lanek, etab.-ek denbora kentzen didatela, baina azkenean denbora horretan taldekideekin elkartzen zara eta “galtzen” duzun denbora horretan oso ondo pasatzen duzu.
Bukatzeko, zein etorkizun ikusten diozu taldeari?
Udaberriri etorkizun ona datorkiola uste dut. Ikusi besterik ez dago ikastaroetatik datozen gazte guztiak, mutilak zein neskak!!!