Udaberri dantza taldea

Kargatzen...

Itxi

Leire Bengoetxea

Kaixo! Ni Leire naiz, fanfarreko klarinete joleetako bat. Tolosarra naiz eta erizaintza ikasten ari naiz. Nola ez, musika ikaragarri gustatzen zait, klarinetea, abestea, gitarra, pianoa…, saltsan ibiltzea gustatzen zait. Aitortu beharra daukat dantzarako, ordera, ez naizela jaioa, nire koordinazio motorea…, ongi daki hori ezagutzen nauenak. Berriketa… jajajaja

Nolatan sartu zinen Udaberrin? Nolakoa izan zen hasiera?

Hainbat Udaberritar ezagutzen nituen, tartean nire lagun-min eta udaberriko kide den Maialen (saltseretan saltseroena, Udaberriren promozionatzaile sutsua). Horren ondorengoak ez du sekreturik, festagiroan egiten diren proposamenak. Eneko Hartsuagak Udaberrin hasi behar nuela esan eta esan nuen, eta halako batean Iraia ere animatu zela jakin nuenean, nik ere baiezkoa eman nion. Nire hasiera pixkanakakoa izan zen, hartan mila gauzetan sartua bainenbilen, baina gustoa hartu nion. Nola ez horrelako talde jatorrarekin!

Zein da zure euskal dantzako doinurik gustukoena? Eta gutxien gustuko duzuna?

Bihotz-bihotzean daramaten doinua San Juan zortzikoa da. Horrez gain, doinu alai eta arinak gustatzen zaizkit. Gutxien gustatzen zaizkidanak, alperra naizela usteko baduzue ere, behin eta berriz errepikatzen diren abestiak dira.

Zein izan zen zure lehen emanaldia? Nola sentitu zinen?
Lehen emanaldia iñauterietako zaldunita bezperako dantzari txiki egunean izan zen. Gustura sentitu nintzen, ez dago kalean jotzea baino hoberik, are gehiago iñauterietan txantxoz jantzita bada.

Klarineteaz gain, koroan ere trebea omen zara. Hala al da?

“Trebea” ez da hitza ezta inondik inora ere!! Zuek bai zuek jajaja!! Baina esan bezala musika, han eta hemen ibiltzea izugarri gustatzen zaion horietakoa naiz. Egia esan, talde oso polita sortu dugu, udaberritar gehiago tarteko (nola ez), eta oso pozik aritzen naiz kantuan.

Amaitzeko, nola ikusten duzu taldearen etorkizuna?
Talde indartsua da, jatorra, saltseroa, parrandazalea; nola galduko da ba? Oin, hanka, beso eta hauspoek indartsu jarraitzen duten bitartean udaberrik bizi-bizirik jarraituko du.