Udaberri dantza taldea

Kargatzen...

Itxi

Mirari Altuna

Kaixo! Ni Mirari Altuna naiz eta betidanik Tolosan bizi izan naiz. Dantza egiteaz aparte, nire zaletasun batzuk musika entzutea eta lagunekin egotea dira.

Noiz eta zergatik hasi zinen Udaberrin?

Udaberrin txikia nintzenean hasi nintzen, 5 urte ingururekin; Aritz Iglesias nuen irakasle. Urte batzuk pasa ondoren utzi egin nuen, baina Dantzari txiki egunean gazteen dantza egiteko moduak inbidia eman, eta berriz hasi nintzen 10 urterekin, Juan Urretavizcayaren taldean.

Nolakoa izan zen hasiera?

Lehen esan dudan bezala, 5 urterekin hasi nintzen, beraz, ez naiz gehiegi gogoratzen nolakoa izan zen hasiera. Gogoratzen dudan gauza bakarra da irakasleak beldurra ematen zidalako utzi nuela jajaja!

 

Helduen taldera iritsi bitarteko prozesua nola bizi izan zenuen?

Ez zen erraza izan; dantza asko ikasi behar izan genituen, beraz, normalean baino ensaio gehiago egiten genitunen. Gure ensaioez gain, helduen taldeko ensaioetara ere joaten ginen, eta eguna bukatzerako leher eginda egoten ginen, baina egindako ahaleginak merezi izan duela esan dezaket.

Zer iruditzen helduen taldea? Horrelakoa izango zela uste al zenuen?

Asko harritu nintzen nolako giroa daukaten ikustean. Oso giro ona dago taldekideen artean eta argi dagoena da edozein momentutan prest daudela parrandara ateratzeko!

 

Galdera tradizionalen txanda iritsi da: zein dantza duzu gustukoen? Eta zein plaza?

Asko dira gustatzen zaizkidan dantzak, baina, bat esatekotan, larrain dantza esango nuke. Izan ere, larrain dantzan, ez dakitenek ere dantza egiteko aukera izaten dute aurrekoari edo ondokoari begiratuz.

 

Helduen taldeko gazteena zara, zerbaitetan eragiten al dizu?

Ez nuke esango asko eragiten didanik, baina zerbait esatekotan, oraindik adinez txikikoa naizela jakinda, egia da lan errazagoak egiten ditudala. Urteak aurrera doazen einean, lan konplikatugoak izango ditudala pentsatzen dut.

Afari eta parranda gutxitan izan zara, beldurra ematen al dizugu?

Ez nuke esango beldurra denik jajaja. Baina oraindik, nik uste, gehiago jotzen dudala lagunek egiten dituzten planetara Udaberrikoetara baino.

 

Italiara egin zenuen lehen bidaia taldearekin, zer moduzko esperientzia izan zen? Nora bidaiatuko zenuke gustura taldearekin?

Esperientzia ederra izan zen talde batekin horrelako bidaia egitea. Italiakoak taldean gehiago integratzen eta taldekideak gehiago ezagutzen lagundu zidan. Horrelako beste bidaiaren bat egitekotan, urruti dagoen tokiren batera joango nintzateke, baina beti ez dago urrutira bidaiatzerik.