Udaberri dantza taldea

Kargatzen...

Itxi

Nere Jauregi

Kaixo! Nere Jauregi naiz, 2004an jaio nintzen eta Tolosan bizi naiz. Txikia nintzenetik ibili izan naiz euskal dantzaren munduan. Denbora librea dudanean, irakurtzea eta familiko senideen goxotasunaz inguratzea gustatzen zait.

Noiz eta nolatan hasi zinen Udaberrin?

Udaberrin orain dela hiru edo lau urte hasi nintzen. Bost urte nituenean Donostiako dantza talde txiki baten hasi nintzen, ondoren Berastegin jarraitu eta une batez dantza uztea pentsatu nuen. Hla izan zen, urte batez geldirik egon baitnintzen atletismoan kontzentratuta. Baina Udaberri Dantza Taldea zein zen jakitean, bertan izen ematea erabaki nuen eta horrela berriro ere euskal dantzaren munduan sartu nintzen.

Dantza bat. Doinu bat. Plaza bat. Zergatik?

Dantza asko ditut gustuko, baina gehien gustatzen zaizkidanak Bizkaiko Dantzari Dantzak dira, hauek duten bizitasunagatik. Eta plaza bat… Ez dut plaza zehatzik, baina nola ez, Tolosako edozein plaza aukeratuko nuke, Tolosa da nire herria, nire etxea…

Taldeko kide gazteenetakoa izanda, zer espero duzu Udaberritaz? Nola ikusten duzu taldearen etorkizuna?

Dantza, doinu eta esperientzia asko ikastea espero dut, eta ez hori bakarrik, ni pertsona bezala hobetzea. Udaberrik iada 60 urte ditu eta asko izanda ere, gehiago izatea espero dut, baita taldekide guztiak ondo ezagutzea eta taldea handitzea ere. Baita beraiekin bidaiatzea ere.

Atletismoan ere ibilia zara… Zer du Udaberrik atletismoa uztera iristeko?

Atletismoan eta Udaberrin urte bateko tartearekin hasi nintzen. Atletismoan nahiko ondo ibiltzen nintzen baina batzuetan jasaten nuen presioa jasanezina zen. Beste alde batetik, taldeko giroa oso ezberdina zen, Udaberrin dagoen talde-giroarekin alderatuta. Aukeratzeko ordua iritsi zitzaidala iruditu zitzaidan eta euskal dantza aukeratu nuen.

Galdera sakona, baino zer da zuretzat Udaberri?

Udaberri ez da dantza talde bat soilik, alaitasun momentuak eman dizkidan taldea da. Eta sortzen diren bizipenak askotan pertsona bezala garatzeko aukera eman dit.

Bukatzeko, denbora honetan anektotarik bizi izan duzu?

Egia esan, ez dut anektotarik kontatzeko. Ez da denbora asko pasa helduen taldera salto egin nuenetik eta denbora-tarte txiki honetan ez zait ezer berezirik gertatu.