Noiz eta nolatan hasi zinen zure lehen pausoak ematen?
Nire aita udaberritarra izanik, oso txikia nintzela apuntatu nahi izan ninduen ikastaroetan. Hasteko gutxieneko adina lau urtekoa zen, baina Aritz Iglesiasekin hitz eginda, 2005ean jaio ginenok urtebete lehenago hasi ginen dantzan. Beraz, ni kontziente nintzenerako, dantzan nebilen eta egia esan, beti gustura eta giro ederrean.
Nolakoa izan da ikastaroetatik helduen taldera egindako saltoa?
Ikastaroetan genbiltzala uztekotan izan ginen, baina halako batean Vallejorekin entseatzen hasteko proposamena jaso genuen, eta ez genuen zalantzarik egin baiezkoa esaten. Pixkanaka-pixkanaka dantza desberdinak ikasiz eta hobetuz iritsi naiz. Egia da oraindik asko dudala ikasteko eta horregatik oso gogotsu nago.
Zer da zuretzako Udaberri?
Orain arte udaberri “extraeskolar” bat bezela ikusten nuen, baina pixkanaka helduen entseguetako giroarekin eta udaberrin oro har dagoenarekin, dantza talde bat baino gehiago dela esango nuke. Halere, sartu berria naizenez ezin dut ezer askorik esan.
Aita Udaberritarra izandakoa duzu, aholkurik eman ahal dizu?
Esango nuke aholkurik ezetz, baina hark zer topatuko nuen ideia bat egiten lagundu zidan. Horrez gain, bordon dantzako ostegunetako ensaioak ikustera ere joaten nintzen umetan, eta bertako giro onak eta batez ere euskaldunak erakarri ninduen. Beraz, aitaren aholkua, egunero esaten didana da: zintzo ibili! Zergatik izango ote da? jejeje
Parrandarako ere ondo moldatzen zaren horietakoa zarela jakin badakiu eta ez omen zara etxean gelditzen den horietakoa…
Hau hemen kontatu daiteke? jejeje. Egia da etxea gutxi zapaltzen duen horietakoa naizela txiki-txikitatik, batera eta bestera; musikara, dantza egitera edo arraunera. Parrandarako ondo moldatzen naizelarena ez dakit, giro onean gustura egoten naizenez… horregatik izango da. Edo bestela, agian egia izango da esaten den esaera: nolako zura, halako ezpala…
Amaitzeko, baduzu kontatzeko anekdotarik?
Anekdota bezela aipatu dezakedanik ez zait gertatu oraingoz. Egia da barreak bota genituen eguna izan zela Musikherria batekoa, “fanfarreko porronero ofiziala” izan bainintzen. Porroiak inork eraman ezin zituenez, nik hartu nituen biak eta parregarria zen. jejeje