Udaberri dantza taldea

Kargatzen...

Itxi

Oihana Olano

Oihana Olano naiz, Tolosan bizi naiz, musika eta dantza asko gusatzen zaizkit eta baita lagunartean egotea ere.

Noiz eta zergatik hasi zinen Udaberrin?

Txiki-txikitatik hasi nintzen Udaberrik antolatutako ikastaroetan, eta 5 urte nituenetik gaurdaino aritu naiz dantzan. Beti gustatu izan zaizkit dantza mota ezberdinak eta nik euskal dantza aukeratu dut.

img_0158

Zein izan zen helduen taldearekin egin zenuen lehen emanaldia? Nola gogoratzen duzu?

2014an egindako San Joan bezperako emanaldia izan zen, oker ez banago. Esperientzia mundiala benetan; plaza bete-betea zegoen eta San Joan sua itzali ondoren, aparteko indarra izaten du dantza emanaldiak. Sekulakoa izan zen saio hartan parte hartzea.

 

Zerk harritu zintuen gehien taldean sartu zinenean?

Ensaioetan sartzen diren ordu guztiez gain izugarrizko lana dago; ez nuen uste hainbesteko ahalegina eskatzen zuenik dantza talde bat aurrera eramateak. Horrez gain, taldekideen arteko elkartasuna izugarria da.

img_0163

Elkarrizketa hau egin dugun unean, denbora batez dantza uztera behartu zaitu lesio batek, nola daramazu?

Egia esan, gaizki, erabat zapuztuta geratu nintzen 6 hilabetez dantzarik egin gabe geratuko nintzela esan zidatenean. Oraindik ebakuntzaren zain nago, ea denbora azkar pasatzen den.

 

Dena den, taldearekin harremana ez duzu eten eta taldeko dinamikan jarraitzen duzu. Udaberri uzteko asmorik ez duzu beraz, ezta?

Ezta burutik pasa ere! Ikustera joaten naizen ensaioetan pixka bat aurreratzen dutela ikusteak atzean geratzen ari naizela pentsarazten dit, eta hala da, baina errekuperatzen naizenean dantza beraiekin egingo dudala pentsatzeak asetzen nau barrutik!

img_0170

Taldeko gaztetxoetako bat zara, nolakoa da harremana taldekide zaharragoekin?

Oso ona, taldean sartu nintzen momentutik erakutsi zidaten beraien laguntasuna.

 

Lesiotik osatzen zarenean, zein da gustura dantzatuko zenukeen lehen dantza?

Lehenengo, gainontzeko taldekideek orain arte ikasi dituzten dantza berri guztiak ikasi nahiko nituzke, baina, ensaioen arabera, fandagoa eta arin-arina dantzatzea gustatuko litzaidake.