Noiz eta zergatik hasi zinen Udaberrin?
Egia esan ez naiz oso ondo gogoratzen, bost edo sei urterekin hasi nintzen eta, baina uste dut amak ni bordon dantzariz jantzita ikusteko ametsarekin apuntatu ninduela Udaderriko ikastaroetan.
Helduen taldera iritsi bitarteko prozesua nola bizi izan zenuen? Horrelakoa izango zela uste al zenuen?
Ni eta beste lau hasi ginen helduekin entseiatzen. Hasieran dantzak ez nekizkien eta erabat galduta ibiltzen nintzen baina esaerak dioen bezala “Zer ikusi, hura ikasi”. Pixkana-pixkana dantzak menperatzen joan nintzen. Helduen taldera sartzea pauso handia izan zen. Entsegu gehiago, dantza berriak, emanaldiak, bilerak, afariak, erromeriak… Dudarik gabe egindako ahaleginak merezi izan du.
Nola ikusten zenuen taldea lehen, kanpotik, eta nola orain, barrutik?
Taldekideen arteko harreman ona, beti dagoen giro atsegina, emanaldien ondorengo afariak… asko harritu ninduten.
Zein dantza duzu gustukoen? Eta zein plaza?
Esango nuke dantza guztiak ditudala gustuko. Bat aipatu beharko banuke Bizkaiko Dantzari Dantza eta Berastegiko San Joan dantzak izango liratekeen, duten bizitasunagatik. Gipuzkoako dantzak ere oso gustuko ditut. Plaza Berriak oroitzapen onak ekartzen dizkit, dantzari txikietako egunengatik eta Santa Maria plaza ere gogoko dut, San Joan bezperako egun berezia hor ospatzen baita.
Zein da euskal dantzako doinuetatik gehien gustatzen zaizuna?
Dantzen antzera, musika guztiak atsegin ditut. Gehienbat fandango eta arin-arineko doinu biziak, Larrain dantzako melodia eta dultzainarekin jotzen diren doinu guztiak gustatzen zaizkik eta oraindik gehiago Udaberriko fanfarreak jota jejeje.
Nola ikusten duzu taldearen etorkizuna?
Proiektu berriak, herri edota herrialde ezberdineko dantzariekin harremana, dantza eta musika berriak… Taldea handitzen doa eta gainera ikastaroetan 250 ume baino gehiago daude, horregatik pentsatzen dut Udaberriko helduen taldea gero eta handiagoa izango dela. Argi geratu da Udaberri ez dela dantza talde sinple bat, dantzari familia handi bat baizik, bertako taldekideak udaberriko loreak bezain atseginak direnak jajjaja.