Noiz eta zergatik hasi zinen Udaberrin?
Oso txikia nintzela hasi nintzen Udaberrin eta nire gurasoek behartzen nindutelako joaten nintzen.
Helduen taldera iritsi bitarteko prozesua nola bizi izan zenuen? Horrelakoa izango zela uste al zenuen?
Prozesua oso luzea izan zen. Oso umea nintzela taldean lagunak banituen. Gero pixkanaka nire lagunak uzten joan ziren eta bakarrik gelditu nintzen. Ia nik ere dantza utzi nuen, baina orduan, hurrengo urtean mutilen taldea osatu zen eta horren ondoren gustura ibili naiz.
Nola ikusten zenuen taldea lehen, kanpotik, eta nola orain, barrutik?
Kanpotik ikusita oso talde serio eta profesionala ematen zuen. Orain barrutik ikusita profesionala eta serioa izaten jarraitzen duela ikusten dut, baina seriotasun horrek ez du esan nahi ez direnik gauzak umorez hartzen.
Zein dantza duzu gustukoen? Eta zein plaza?
Nire dantzarik gustukoena Launangoa da, eta plaza askorik bisitatu ez dudanez ez dakit zein jarri.
Zein da euskal dantzako doinuetatik gehien gustatzen zaizuna?
Banangoa, Binangoa, Launangoa eta Zortzinangoko doinuak gustatzen zaizkit gehien.
Kontaiguzu urteotan gertatu zaizun anekdota bitxietako bat
Hasieran uste nuen Vallejok ez zekiela par egiten. Lehen aldiz parrez ikusi nuenean harritu egin nintzen.
Nola ikusten duzu taldearen etorkizuna?
Nire ustez, orain arte bezala jarraitzen badu, taldeak etorkizun oparoa izango du.