Udaberri dantza taldea

Kargatzen...

Itxi

Txikitasunean handia

Dantzari txiki egunak badu, bere baitan, halako kontraesana. Nola ez bada, txikientzat eginiko egun handi bat izanik?

Tamaina erlatiboa dela diote. Euskal Herria, adibidez, puntu txiki bat da munduan, baina handia dantzen aberastasunean, eta dantzari-txiki egunak aniztasun hori guztia biltzen du are txoko txikiago batean, Tolosan. Izenak dioen bezala, txikiak dira dantzariak ere. Baina, Lazkao Txikik esango lukeen moduan, gerritik behera lurreraino heltzen zaizkie hankak, eta jakin badakite, nola eta norantz mugitu.

Izan ere, zerk egiten du egun bat handi? Atzean hilabetetako antolakuntza lana duen festa batean eguraldi ona izateak, kontuan izanik horixe dela antolatu ezin daitekeen gauza bakarra? Toki desberdinetako haurrak elkarrekin solasean eta jolasean ikusteak? Zazpi Euskal Herrietako 320 ume inguru dantzan jartzeak?

Elementu guztiak dira beharrezkoak, bilera txiki batetik hasten den ekimena jaiegun handi bihurtzeko. Eta handia izan zen bai, inoizko handiena, inoiz baino dantzari txiki gehiagoz osatua, inoiz baino ikusle gehiago bildu zituena… Ezin zuen bestela izan, Udaberriren 60. urteurrenean.

Handia izan zen, bere txikitasunean.

Utzi erantzuna