Udaberri dantza taldea

Kargatzen...

Itxi

Udaberriko festak ez dira ba?

Kondairak dio Francoren garaian, Iñauteriak debekatu zirenean, Tolosan izena aldatu zitzaiela, Udaberriko festa izena jarri zitzaiela, eta horrela iraun zutela debekuen gainetik. Izen horretatik ote datorkio gure taldearekiko lotura?

Denok pentsatuko duzue Euskal Herriko Iñauteri desberdinez arituko garela hemen, eta egia da Udaberrik gure herri folkloreko pertsonaia asko ezagutzeko aukera eman digula.

1999ko zaldunita

Baina, Iñauteri herrikoiez gain, hirikoago den gure Iñauteria bizitzeko modu bat erakutsi digu Udaberrik. Harro esan dezakegu, adibidez, Udaberriko neskak izan zirela Tolosako kaleetara mozorrotuta atera ziren lehen emakumeak. Aitzindari eta berdinzale, dantzaren haria askatu gabe.

COU 73-74 (2)

Neska-mutil gazte haien ausardia eta umorea belaunaldiz belaunaldi iritsi da guganaino, Udaberrin dantza irakastea bezain garrantzitsua baita taldea berezi egiten duten baloreak transmititzea.

1971ko iñauteriak

Urteak igaro arren, ez da asko aldatu Iñauterietan ondo pasatzeko errezeta, osagaiak berberak dira eta: umorea, lagunartea, musika, gatza eta piperra…

1973ko iñauteriak

Amonak amari eta amak bilobari pasatzen dion errezeta baten moduan transmititu da hori ere. Horregatik, ez da harrigarri jakitea belaunaldi desberdinetako Udaberrikideak oraindik elkartzen direla, egun batez behinik behin, Iñauterietan mozorrotuta ateratzeko.

2002 (6)

Horixe ikasi dugu guk, eta ikasitakoari eutsiz, egungo kide aktibook ere egun batez alde batera uzten ditugu koadrilako lagunak, Udaberriko konpartsa ateratzeko.

qVT9097Wuus

Udaberriko festak izan zirelako, edo festazale izaten erakutsi digutelako; nolanahi ere, Udaberriren festak ere badira Iñauteriak, eta jarrai dezatela hala izaten!

29593431016_d6ab5c7eb7_z

Utzi erantzuna