Udaberri dantza taldea

Kargatzen...

Itxi

Beñat Etxeberria

Iepa!!! Ni Beñat Etxeberria Iturbe naiz, 2005ean jaiotako Tolosarra. Fanfarrean bonbardinoa jotzeaz gain tronpeta eta tuba ere jotzen ditut, eta kantatzen saiatzen naiz... Nire zaletasunak musikaz gain arrauna eta pilota dira; eta bai, nahiz eta jende askok harriduraz galdetu Zierbena zale amorratua!

Nolatan hasi zinen Udaberriko fanfarrean?

Nire lagun bat Udaberrin dantzan ibiltzen da, esan zidan bonbardino jole baten bila zebiltzala eta ea animatuko nintzen. Oso saltseroa naizenez ez nuen dudarik egin baiezkoa esaten, eta gerora fanfarrean hasi nintzen jotzen.

Nola ikusten zenuen taldea lehen, kanpotik, eta nola orain barrutik?

Egia esan ez dut inoiz dantzarekin inongo erlaziorik izan, baina banekien Tolosan bazela dantza talde bat. Orain taldean sartu naizenean ikusi dut giro bikaina dagoela eta adinak ez duela garrantzirik.

Musika taldeko gazteena izanik, nola ikusten duzu taldearen etorkizuna?

Taldeak etorkizun luzea duela uste dut, giro bikaina, maila oso ona eta lanerako gogo handiak ikusten ditut. Generazio berriak ere sartzen ari gara, eta oso gogotsu gaude talde honen parte izateko.

Zein da zure dantza soinurik gustukoena?

Sartu berria naizenez ez ditut dantza soinu asko jo, eta beraz, ez ditut ondo ezagutzen, baina bat esatekotan, Eltziegoko dantzen doinuekin geratuko nintzateke.

Kantatzen ere trebea omen zara eta Hodei Abesbatzako parte ere zarela esan digu txoritxo batek. Zer nahiago duzu koroa ala bonbardinoa?

Kantatzen trebea??? Eztakit zenek esan ote duen… Niri giroa jartzea asko gustatzen zait, kantatzen hasteko ez dut askorik behar, baina tartean txarangako beste instrumenturen bat badago… dudik gabe bonbardinoa!!