Noiz eta zergatik hasi zinen Udaberrin?
Txikia nintzenetik izan naiz abestiren bat entzun eta segituan mugitzen hasten den horietakoa. Horregatik, gurasoek lau urte nituenean Udaberrin apuntatu ninduten. Hasi nintzenean ostiraletan joaten nintzen, urte bat zaharragoekin. Usabalerako bidean amari kotxean lo hartzen nionez, dantzan hasteko hurrengo urtera arte itxarotea erabaki zuten gurasoek. Hurrengo urtean, Elenerekin batera hasi nintzen ikastaroetan, Julen Uranga irakasle genuela, eta gaur arte.
Helduen taldera iritsi bitarteko prozesua nola bizi izan zenuen? Horrelakoa izango zela uste al zenuen?
Egia esanda sorpresa hartu genuen Mirenek gazten ensaioetan hasiko ginela esan zigunean. Hasieran gogorrak iruditu zitzaizkigun arren, maila hobetzen zoazela ikusten zoazen heinen ahaztu egiten zaizkizu aurreko egunetan izandako agujetak, jajajajjaja. Martxo inguruan Mallorkako bidaiara joateko proposamena egin ziguten, eta handik aurrera, gazteen ensaioez gain, ostiraleko ensaio batzuetan gelditzen hasi ginen eta Leidorreko emanaldiaren ondoren ensaio guztietara joaten hasi ginen. Egia esanda, lehenengo ensaioetara beldur pixka batekin joan ginen. Hasieran zaila egin zitzaigun ensaioetako martxa hartzea, baina taldekideek izugarri lagundu ziguten eta oso eskertuta gaude.
Zein dantza duzu gustokoen? Eta zein plaza?
Oraindik ez dut plaza askotan dantzatu, hortaz ez daukat plaza kuttunik. Dantza gustokoenari dakogionez, Eltziegoko dantzei kariño berezia diet, hauek izan baitziren Mallorkako emanaldian dantzatu genituenak.
Zer da zuretzat udaberri?
Dantza talde bat izateaz gain, adin desberdinetako jendeaz osatutako lagun talde aparta dela esango nuke.
Musika eta dantza… zer duzu gustokoen?
Egia esanda ez da batere galdera erraza. Txikitan musika beti izan da familiatik zetorren zerbait, eta dantza gehiago izan da lagunekin gustora egiten nuen “estraeskolar” bat. Gaur egun, bi alorretan maila “polittea” aldi berean iritsi naizela esango nuke, eta honek galdera honi zer erantzun pentsatzea zailtzen du. Bai dantza eta bai musika oso gustoko ditudanez, denborak eta ikasketek uzten didaten bitarten biak uztartzen jarraitzeko asmoa dut.
Gustatuko litzaizuke fanfarreko musikari izatea biolinarekin?
Zergatik ez? Aukera politta iruditzen zait fanfarrean soka pixka bat ere entzuten hasteko, nahiz eta egia den kalera ateratzen den egun horietan biolinarekin ateratzea alferrikakoa iruditzen zaidan, dagoen haizezko instrumentu festa ikusita. Hori bai, biolinaren soinuak emanaldietako abestiei kutsu berezia eman diezaiekela iruditzen zait.
Amaitzeko, nola ikusten duzu taldearen etorkizuna?
Argi dago azken urteotan ikastaroetako haur kopuruak behera egin duela. Hala ere, ziur naiz beherakada hau suspertzeko modua aurkituko dugula modu batera edo bestera.